Ingelesa
Ingeleseko klaseak adin guztietarako eta azterketa ofizialak
m&m-en arreta berezia jartzen dugu ingelesa haur, gazte eta helduengan ikasteari, formatu ezberdinetan eta publiko ezberdinetan lan eginez. Gure klase guztiak pribatuak edo taldekoak izan daitezke, gehienez lau ikaslerekin.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak honako hauek dira:
- Eskola laguntza: Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako ingeles eskolak
- Ingeles klaseak eta haurrentzako tailerrak
- Azterketa ofizialen prestakuntza (Hizkuntza Eskola Ofiziala, Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Cambridgeko Unibertsitatea)
- B1 ingeleseko klaseak unibertsitateko ikasleentzat
Bakarkakoak zein taldekoak izan, ingeleseko laguntza-eskolen helburua da LehenHezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikasleei ikastetxeko edo institutuko azterketak gainditzen laguntzea. Errendimendua hobetu edo ikasgai honetan nota hobetu beharrean daudenentzat pentsatuta daude. Zorrozki jarraitzen diogu ikastetxeko gai-zerrendari, oinarri teorikoa ematen diegu, adibide eta ariketekin erakusten diegu, eta gure material osagarria ekartzen diegu, ulertu eta konfiantza eta etorria handitu ahal izateko. Hortaz, bakoitzak behar duena lantzen da, ez beste edukirik.
Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleen lan pertsonala tutorizatzen dugu. Horrela, etengabeko jarraipena lortzen dugu, eta haien autonomia eta segurtasuna handitzen da.
Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori.
Gazte zein helduak prestatzen ditugu azterketa ofizial hauek egiteko: Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO), Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofiziala (NUHEO) eta Cambridgeko Unibertsitatea.
Titulazioak prestatzeko, astean ordu eta erdiko eskola bat eman ohi da. Gure eskarmentuak argi utzi digu denbora horrekin aski dela helburua behar bezala betetzeko.
Eskolak bakarkako modalitatean nahiz taldean egiten dira (maila eta adin bereko ikaslez osatutako taldeekin, bakoitzaren jarraipen xehea egin ahal izateko). Eskolak ingelesez soilik ematen dira maila guztietan, eta ikasleak hizkuntza horretan komunikatzen dira lehen unetik.