info@mmformacionintegral.com / 948 067 707 / 616 296 451

Euskara

M&M Formación Integral. Ofrecemos APOYO ESCOLAR de todas las asignaturas a alumnos de Primaria, ESO, Bachiller y FP Medio y Superior, en euskara, castellano o inglés.

Eskola laguntza eta azterketak prestatzea euskaraz

Haur, gazte eta helduentzako euskara eskolak formatu ezberdinetan eskaintzen ditugu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz. Gure klase guztiak pribatuak edo taldekoak izan daitezke, gehienez lau ikaslerekin.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak hauek dira:

Euskarako ikasgaiaren azterketak gainditzen laguntzen diegu LehenHezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei, bai A ereduan, bai D ereduan. Errendimendua hobetu edo ikasgai horretan nota igo beharrean daudenentzat pentsatuta daude eskola hauek.

Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleen lan pertsonala tutorizatzen dugu. Horrela, etengabeko jarraipena lortzen dugu, eta haien autonomia eta segurtasuna handitzen da.
Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori.

Eskola eta tailerren helburua da gure ikasleek euskaraz moldatzen ikastea eta, nagusiki, ikasleen entzumena eta mintzamena naturalki hobetu dadila lortzea, antzerki, jolas, eskulan eta jolas-jardueren bitartez.
Oso metodologia dinamikoa eta entretenigarria da, eta ikasleek eskolan modu aktiboan parte hartzea ahalbidetzen du.

Oso talde txikietan lan egiten dugunez, betiere helburu eta maila antzekoak dituzten ikasleekin, bigarren hizkuntza bat irakasteko beharrezkoa den arreta pertsonalizatua eskain dezakegu.
Tailerrek iraupen mugatua dute eta oporraldietan antolatzen dira.

Gazte zein helduak prestatzen ditugu azterketa ofizial hauek egiteko: Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO), Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofiziala (NUHEO), Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).

Titulazioak prestatzeko, astean ordu eta erdiko eskola bat eman ohi da. Gure eskarmentuak argi utzi digu denbora horrekin aski dela helburua behar bezala betetzeko.
Eskola horiek bakarkako modalitatean nahiz taldean egiten dira (maila eta adin bereko ikaslez osatutako taldeekin, bakoitzaren jarraipen xehea egin ahal izateko).
Eskolak euskaraz soilik ematen dira maila guztietan, eta ikasleak hizkuntza horretan komunikatzen dira lehen unetik.

Scroll to Top