Eskola laguntza
Ikastetxeko laguntza pertsonalizatua irakasgai eta maila guztietan
Ikasgai guztietarako Eskola Laguntza eskaintzen diegu Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
Ez dugu formula orokorrik, pertsona bakoitza ezberdina baita. Gure klaseetan (banakakoak zein taldekoak) izendatzaile amankomun bakarra, beti ikas teknikek gidatuta, lehen egunetik autonomia eta lan pertsonala azpimarratzen ditugula da. Gure lorpenik handiena gure gu behar ez izatea da.
Ikasketa plan pertsonalizatua eta etengabeko jarraipena
Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleek modu autonomoan egin beharreko lan pertsonala tutorizatzen dugu.
Gure eskarmentuari esker, banakako irakaskuntzan eta estimulu positiboan oinarritutako metodologia propioa garatu ahal izan dugu. Gure lantaldeak eskola bakoitzerako materiala diseinatzen eta hautatzen du, gure ikasleen autonomia, segurtasuna eta heldutasuna susta dezan.
Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori.
Interesa baduzu edo zalantzaren bat baduzu, deitu edo idatzi iezaguzu lehenbailehen.
Ohiko galderak
Eskola-modalitate hauek ditugu:
- Banakako eskolak (aurrez aurre, online edo etxean)
- Talde gidatua: ikasmaila bereko 2,3 edo 4 ikaslez osatutako oso talde txikiak (ikasgai bera lantzen dute).
- Talde mistoa: 2,3 edo 4 ikaslez osatutako oso talde txikiak. Ikasle bakoitzarekin modu indibidualean egiten da lan, eta ikasle bakoitzak dituen behar zehatzei arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie.
Lan-plangintza ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeak, modalitate bat baino gehiago konbinatzeko aukera ematen digu. Hau da, ez dugu zertan modalite bakarra aukeratu.
- Geure metodologia eta materiala
- Aurretiazko eta ondorengo analisia
- Etxean egindako lanaren tutoretza eta jarraipena
- Etengabeko harremana ikasleekin, WhatsApp bidez
- Etengabeko komunikazioa eta koordinazioa FAMILIAREKIN eta IKASTETXEAREKIN
Ikasle bakoitzarentzat %100ean pertsonalizatutako laneko plan bat diseinatzen dugu, haren behar bereziak kontuan harturik (hau da, haren ezaugarri psikologiko eta pedagogikoak), bai taldeko eskoletan, bai bakarkakoetan.
Gure baliabide guztiak kasuan kasura egokitzen ditugu: saioaren modalitatea, maiztasuna eta iraupena. Horrez gain, eskola-formatuak konbina daitezke (bakarkako eskolak eta taldekoak), ikasle bakoitzaren beharrak, ikaskuntza-erritmoa eta denbora kontuan hartuta. Horregatik guztiagatik, lanean hasi aurretik, ahalik eta informazio gehiena bilduko dugu ikasle bakoitzari buruz.
Bai. Ez dira kasu isolatuak: eskolan zailtasunak dituzten ikasleak gero eta gehiago dira. Zailtasun hauek batzuetan nahasteren bati lotuta daude (AFNH, dislexia, jokabidearen nahastea, etab.), kasu hauek laguntza orokorra eta irakasle espezializatuak behar dituztelarik
Bai. Nahiz eta Gabonetan, Aste Santuan eta udan ohiko klaseak eteten diren, guk lanean jarraitzen dugu. Beraz, ikasleren batek eskolak behar izatekotan, eduki ahalko ditu. Era berean, ikastaro intentsiboak eta tailerrak prestatzen ditugu.